Gazta zati bat

Gazta zati bat

Jon Maia
2012 / 90′
Xarlex igela

Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar xume batzuk, Europako indarkeriazko azken gatazka politikoaren zauri eta banaketa guztien gainetik misio handi bati ekingo diote: munduan zer izan erabaki ahal izatea.
Abentura horrek Europan albiste nagusi bihurtuko diren bi herrien gertakizun historikoen lekuko zuzenak izatera eramango ditu: Eskozia eta Euskal Herria. Letra txikiz idatzitako historia handi bat. Etorkizunari begira jartzen gaituen aro berriko dokumental bat.

Bi txirula

Bi txirula

Iñigo Garcia Agirrezabalaga
2017 / 85′

Xarlex igela

Bi gizon oinez doaz. Ihesi. Paisaia franko zeharkatuko dituzte lurralde lasaiago eta epelago baten bila. Txori migratzaileak bezala. Bi txirula bidaia bat da. Bizirik irauteko egin beharrekoaz gainera (janaria atzeman, lo egin, aterpea bilatu…), bizitzaz eta bestelako mundu baten posibilitateaz gogoetatzeko denbora ematen duen bidaia da.

Bi txirula fr

Bi txirula

Iñigo Garcia Agirrezabalaga
2017 / 85′

Xarlex igela

Deux hommes marchent. Ils fuient. Ils traversent différents paysages à la
recherche d’un endroit plus calme et plus tiède. Comme le font les oiseaux
migrateurs. Bi txirula est un voyage, où en plus des tâches à accomplir pour survivre (s’alimenter, dormir, chercher un refuge…), il y a le temps pour réfléchir à la vie et à la possibilité d’un autre monde.

Ataun of the Dead Trilogia

Ataun of The Dead

Joxean’s Hil eben

Napardeath

– triologia –

Xabier Padin & Beñat Iturrioz
2013-2019

Xarlex igela

Lehendakaritzara, trikimailuen bidez,lehen lehendakari ez-nazionalista iristen denean hirugarren karlistadarako hazia sortzen da eta bi zientifiko karlistak Zumalakarregi berpizten saiatuko dira. Esperimentuan idiazabalgo gazta lehiaketan aurkeztuko duten gazta kutsatu egiten da eta ondorioz Ataundar guztiak zonbiak bilakatzen dira gazta janagatik…

Zumalakarregi berpiztu ondoren, Jon Tomas eta Josu-Jon Tomas (Ataun Of The Dead-eko bi zientzialari karlistak), XlX. mendean hildako soldadu karlistak lurpetik atera eta berpizten hasten dira. Zonbi plaga honek Par­tidu Nazionalista Banpiroko kideen nagusigo politikoa eta biziraupena kolokan jarriko ditu, kinka honetatik ateratzeko modurik onena Agirre lehendakaria esnatzea dela erabakiko dutelarik. Ondorioz Zumalakarregi eta Agirreren arteko norgehiagoka bat hasiko da, lehendakari unionista Erkidego Autonomoko agintaritzatik kendu ondoren Erkidegoan ez ezik Euskal Herri osoan nork aginduko duen erabakitzeko.

Lehenengo filmean berpiztu eta bigarrenean Eusko Alderdi Banpiroa garaitu ondoren, Zumalakarregi zonbia Iruñera abiatuko da bere burua euskaldunen errege izendatzeko asmoz. Bidea ez da uste bezain erraza izango ordea, Ezker Abertzaleak Antso Azkarra momia berpiztuko baitu, nafar erresuma berrezarri eta tronua berreskuratzeko asmoz. Nor izango da garaile tronua lortzeko dema honetan?